POLIUREA
Image Slide 2
Parking Erabilera Duen Teilatu Baten Inpermeabilizazioa ATKCOAT Poliurearekin
Shadow

Inpermeabilizazio arloan lan berezirik bada,  ibilgailuen trafikoa jasan behar duten teilatuena da. ATERKI ISOLA-n  25 urtetako eskarmentua lehengai eta teknika aurrerakoienekin bateratzen ditugu. ATK COAT poliurea mintza zeregin hauetarako egokiena da, bere sendotasun, moldagarritasun eta gainontzeko dohainak kontutan baditugu. Teilatu-aparkalekua ATK COAT mintza erabiliz inpermeabilizatu ondoren sistema ondo errematatzeko mintza erresistentzi handiko hondar alez bete eta eguzki izpiek horitzen ez duten mintz garden batekin zigilatzen dugu. Lana oso epe laburrean burutzen da eta berme guztiekin.  Ibilgailu arinak jasan ditzaken elkargunerik gabeko inpermeabilizazio puntako sistema.

ATERKI COAT TRAFFIC SISTEMAREN ABANTAILAK
  • PROIEKZIO BIDEZ APLIKATUTAKLO SISTEMA
  • SISTEMA ARINA
  • ELKARGUNERIK GABEKO SISTEMA
  • %100 IRAGAZKAITZA
  • OINEZKO ETA IBILGAILU ARINAK JASATEKO MODUKOA
  • TRAKZIOARI APARTEKO ERRESISTENTZIA
  • EDOZEIN ITXURA ETA GEOMETRIARI MOLDAGARRIA
  • EXEKUZIO AZKARREKOA

FASEA

01

Zoruaren prestatze lanak. ATK WET geruza itsaskorraren aplikazioa

 

 

 

FASEA

02

 ATKCOAT mintza iragaskaitzaren aplikazioa proiekzio bidez

 

 

FASEA

03

Ibilgailu arinen trafikoa jasaten duen  dohain handiko zigilatze eta errematea

 


parkingrekondo4

Donostian parking erabilera duen teilatu baten inpermeabilizazioa.

 ATERKI COAT TRAFFIC SISTEMA

Kasu honetan helburua aparkaleku erabilera duen 400m2 inguruko teilatu baten inpermeabilizazioa zen. Horretarako ATERKI TRAFFIC sistema erabili genuen. Hasteko, zorua beharrezkoak diren trinkotasun eta sendotasuna lortzeko prestatzen da. ATK WET inprimazioa eman ondoren ATK COAT mintza proiektatzen da. Amaitzeko, sistemaren azala erresistentzi handiko hondar ale nahasketa batekin bete eta eguzki izpiak jasaten dituen mintzarekin zigilatzen da.

 

Twitter
YouTube
Instagram