Kondentsazioa

Kondentsazioak sortutako hezetasunak, nola konpondu?

Horma eta sabaietako hezetasun-orbanak desagertarazteko, hemen topatuko duzu konponbiderk egokiena.

Zertan datza kondentsazioak sorturiko hezetasuna?

Edozein etxebizitzako airea ur-lurrunez betea dagaoenez,  geletako horma hotzekin kontaktuan jartzen denean, ur-lurruna hoztu eta gainazalean kondentsatu egiten da , ur tantanak sortuz. Hori da sabai eta hormetan agertzen diren lizun eta onttoen orban beltzen jatorria; normala denez, etxebizitzaren kanpokaldera ematen duten hormak kaleko aire hotzaren eraginpean egonik, arazoa gehien jasaten dutenak dira.

Hezetasun orbanen jatorriaz zalantzarik al duzu?  

Ez kezkatu; gure teknikariek arazoa aztertu eta konponbiderik egokiena proposatuko dizute.

BEHIN-BETIKO konponbidea nahi dut

Behin betiko irtenbide bat lortzeko horma eta sabaien isolamendu termikoa hobetu behar da. Horretarako, 3 aukera ditugu.

Behin betiko irtenbidea horma eta sabaien isolamendu termikoa hobetzea da. Horretarako, 3 aukera ditugu.

1- PARETETAN ISOLATZAILEA INJEKTATU: Aukerarik merkeena da, obrarik gabe eta preziorik onenean azkar egiteko aukera ematen baitigu. Etxebizitzaren kanpotik edo barrutik egin daiteke. Zulaketa txikiak egitean datza; horien bidez, pareten bitarteko hutsunea beteko duen material isolatzailea injektatu edo intsuflatuko dugu. Material batzuk injektatu egiten dira (poliuretanozko aparra) eta beste batzuk insuflatu (zelulosa, arroka-artilea, EPS poliestirenozko bolatxoak, etab.). Kasu bakoitzaren arabera, gure teknikariek egokiena aholkatuko lizukete.

2-FATXADA KANPOKALDETIK ISOLATU: Kasu honetan, lan osoago eta garestiagoa izan arren emaitzak oso onak dira. Proiektatutako kortxo-sistema baten bidez (SATE edo fatxada aireztatua) fatxada isolatzen da. Modu errezean, fatxadaren kanpoko aldetik panel isolatzaile bat instalatzean datza, jarraian akabera iragazkaitz eta apaingarri batez amaitzen delarik.

3-ETXE-BARRUTIK ISOLATZEKO PLADUR SISTEMA – Azkenik, paretak pladur-xaflekin isolatzeko aukera dugu, isolamendua ere erantsiko geniokelarik. Emaitza bikainak lortu arren, eragozpen bat dauka: etxebizitzaren azalera erabilgarria murrizten du. Bere alde, dekorazio-akabera oso interesgarriak lortu ditzakegula esan daiteke.

inyeccion poliuretano en tabique tambor
inyeccion 2
inyección-aislamiento-lana de roca- fachada

ISOLAMENDU TERKMIKOA: Inbertsio paregabea

Isolamendu termikoan inbertitzea, gure osasun eta erosotaunarenzat ona izan ezezik, ikuspuntu ekonomikotik ere garrantzitsua da. Injekzio lanen kasuan, inbertsioaren itzulera 2 eta 5 urte bitartekoa izan ohi da. Inbertsioa amortizatzeko epea eremu klimatiko, fatxada mota, erabilitako material, berokuntza-orduen eta aire girotuaren araberakoa da. Gasaren eta argiaren fakturan aurreztu nahi baduzu, guri kontsultatu eta zure etxeko energi gastua gutxiagotzen lagunduko dizugu, ingurugiroari eragindako onura ahaztu gabe.

Idatziguzu mezu bat

presupuestos@aterki.com

orain!


Egindako lanak

Hona hemen gure isolamendu proiektuetako batzuk: