Askotan, industriako arloko bezeroak izaten ditugu, eta ordu gutxi izaten dituzte beren zoruak konpontzeko, ekoizpen-prozesua ezin baita gelditu.
Industriako zoladura jarraituek oso ezaugarri zehatzak behar dituzte, eta azkar jarri behar dira obran.
Beraz, oso tarte motzean lehortuko den eta prestazio handiko pabimentua behar dugu. Horien bidez, gure hornitzaileekin batera poliuretano erretsina bat garatu dugu, eskuz eta hotzean aplikagarria dena: ATK S-3000.
Eman iezaguzu ahalik eta informazio gehien, zure beharretara ahalik eta gehien egokitzen den aurrekontua egin ahal izateko.
Alde batetik, bere ahalmen mekaniko eta jasate ahalmena ikusgarriak dira. Bestetik, ATK S-3000 barruan nahiz kanpoan erabil daiteke, poliurea alifatikoa baita.
Ibilgailuen trafikoa lasai jasaten dute, eta hormigoian eta azalera gehienekin itsasgarritasun handia du. Gainera, akaberaren kolorea aukeratu dezakegu, RAL katalogoaren arabera pigmentatu baitezakegu. Galdetu gure sail teknikoari.
Baina, zalantzarik gabe, duen lehortze tarte exkaxa da ATK S-3000 poliurea besteen gainetik gehien nabarmentzen duen ezaugarria. Oso arin gogortzen da obran, ordu bete eta 30 minutu igaro ondoren bigarren esku bat aplikatu, eta guztira 2 orduren bueltan oinezkoentzat ibilgarria da.
8 ordu igaro ondoren, ibilgailu arinen zirkulazioa jasaten du. so tenperatura baxuan ere azkar gogortzen da (8 ordu -20ºC-tan).
Inpermeabilizazio-zerbitzuak eskaintzen dituzten enpresa asko daude, baina gehienak enpresak generalistak dira, lanak azpikontratatzen dituztenak eta espezialistak ez direnak. ATERKI ISOLAk 30 urte baino gehiagoko esperientzia du inpermeabilizazio eta isolamendu lanetan.
Hezetasunak eta itoginak konpontzen ditugu.
Izan gurekin zure proiekturako, handia zein txikia izan.
Iragazgaizte eta isolamendu termikoko lanak egiten ditugu.
Lantalau-k garatutako orria.