Termikoa

Sarritan garrantzitzuena ikusten ez dena da

Isolamendu termikoa funtsezkoa da gure etxebizitzaren erosotasun eta bizitza kalitatea hobetzeko. Isolamendu on batek neguan hotza sartzea saihesten du eta udan berotik babesten gaitu. Gainera, etxebizitza isolatu eta energetikoki jasangarri batean elektrizitatearen eta gasaren kontsumoa murriztu egingo da. Gure fakturetan % 30etik gorako aurrezpenak lortu daitzeke.

Proiektu berri bat baduzu edo isolamendu eskas bat hobetu nahi baduzu, ATERKIk konponbiderik eraginkor eta merkeena ematen saiatuko da, ahal den neurrian obrak saihestuz edo gutxiagotuz.

Zein da material isolatzailerik onena?

Merkatuko material desberdinen isolamendu-ahalmena alderatzeko, hasteko, konduktibitate termikoaren balioari erreparatu behar diogu (W/mK). Zenbat eta txikiagoa izan beroaren transferentziarekiko erresistentzia orduan eta handiagoa izango da, eta, beraz, propietate isolatzaile hobeak izango ditu.

Nola aukeratzen dut isolatzaile mota egokia?

Hala ere, gure kasurako egokia den material isolatzailea aukeratzeko garaian, konduktibitate termikoa ez da aldagai bakarra; kontutan izan beharreko beste hainbat faktore daude, hala nola: material isolatzailea kaltetu dezaketen hezetasunak, instalakuntza erreza izatea, gutxieneko lodiera, iraunkortasuna, instalazio-eremua, etab.

Aislante proiektatuak: Aukera on bat

ATERKIn isolatzaile termikoen proiekzioan adituak gara. Aplikazio azkarrenagandik, geometria eta gainazal mota guztietara egokitzeko gaitasuna izateagatik eta ezaugarri bikainengatik. Jarraian aplikatutako isolamendu sistema lortzen ditugu, elkargune eta zubi termikorik gabe. Bai espraian proiektatutako poliuretano aparra, bai kortxoaren edo harkaitz-artilezko morteroaren proiekzioa aukera bikainak dira. Tabike, tarima edo zapaien bestaldeko hutsuneak poliuretano aparra edo zelulosa injektatzea edo insuflatzea aukera ezinhobeak dira gure etxebizitza modu errazan, merkean eta obrarik gabe isolatzeko.

11.jpg
isolation-biriatou-france.jpg

Idatziguzu mezu bat

presupuestos@aterki.com

orain!


Egindako lanak

Hona hemen gure estalki- eta teilatu-proiektuetako batzuk:

Twitter
YouTube
Instagram