Aterki Isola

30 urtetik gorako esperientzia

ATERKI ISOLA Iragazgaiztea eta Isolamendua Legazpin (Gipuzkoa) sortu zen 1994an. Enpresak 30 urte baino gehiago daramatza iragazgaizte-, isolamendu- eta zoladura-arazoak konpontzen. Beti material berrien abangoardian eta sistema berritzaileenak erabiliz.

Horregatik, konponbidea eskaintzen diegu itoginen eta hezetasunen arazoei. Dela gainazal txiki bat iragazgaiztuz, balkoi bat bezala, dela estalki bat edo plaza publiko bat. Aterki Isola zure proiektu partikularrerako edo komunitaterako iragazgaiztu eta isolatu dezakezu.

Gure helburua: iragazgaiztasunaren eta isolamendu termikoaren esparruan, zerbitzurik onena eskaintzea, kalitaterik eta bermerik handienarekin.

Instalazioak

Gaur egun, Legazpin daude gure bulego nagusiak eta biltegiak, eta bertatik jarduten dugu Gipuzkoan, Bizkaian, Araban, Nafarroan, Kantabrian eta Errioxan. Gainera, ordezkaritza bat eta biltegiak ditugu Oiartzunen, eta bertatik Donostialdean, Iparraldean eta Frantzia Hegoaldean eskaintzen ditugu gure zerbitzuak. Horrez gain, banaketa ordezkaritza bat dugu Bukaresten (Errumania).

Aterki Isola. Solucionar humedades por filtración

Taldea

Enpresan kualifikazio eta prestakuntza handiko langileak ditugu. Esperientzia handiko profesionalak, zure arazoak ahalik eta ondoen konpontzen saiatuko direnak. Horregatik, gure teknikariek zure proiekturako iragazgaizte-sistemarik onena gomendatuko dizute. Gainera, gutxi gorabeherako argazkiak eta neurriak bidaltzen badizkiguzu, zure beharren araberako aurrekontua doan egin ahal izango dugu.

Kalitatea

ATERKI konprometituta dago kalitatearekin, eta gure sistema Bureau Veritasek ziurtatu du, ISO 9001:2008 arauaren arabera.

This site is registered on wpml.org as a development site. Switch to a production site key to remove this banner.